Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Emaitza onak asteburuan Oiartzungo kirol taldeek

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Miércoles, 29 de noviembre 2017, 01:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiartzungo kirolariak han eta hemen aritu dira partidak jokatzen. Oiarpeko pilotariak Gipuzkoako eta Baztango txapelketan aritu dira. Gipuzkoako txapelketan Iñigo Ugalde oiartzuarrak 22-12 galdu du Artolaren aurka. Aldiz, Imanol Ugalde, anaiak, Andoaingo Eskuderoren aurka irabazi egin zuen 22-15. Baztango txapelketan aritu direnak. Oiartzungo bi bikote, bi maila desberdinetan finalerako sailkatu baitira. Batetik, Legorburu eta Leonet oiartzuarrek osatutako bikotea alebin mailan 18-14 nagusitu ostean finalerako sailkatu da. Eta beste aldetik, Ekain Sein eta Xabier Aburuza bikotea finalerdietan 18-6 irabazita finalerako sailkatu da.

Saskibaloia

Oiartzungo Saskilagunen gizonezko taldeak garaipena lortu du asteburuon Bergaran. 39-47 garaitu zuten oiartzuarrek Bergara Soraluze taldea.

Minutu erabakigarriak

OKEko emakumezkoen Bigarren Mailako taldeak asteburuan kanpoan jokatu du, Mutiloabeitiko Mulier taldearen aurka. 1-2 irabaztea lortu zuen, baina tentsio momentu askoren ondoren. Partida hasi eta lehen zatian aurreratu ziren markagailuan bertakoak. Atsedenera, 1 eta hutsekoarekin iritsi ziren. 73. minutuan Anne Mugarza izan zen partida berdindu zuena. 87. minutuan 'Napo' izan zen garaipenaren gola sartu zuena. Ohorezko Erregionaleko mutilen taldeak etxean jokatu du asteburuan Añorgaren kontra. Hauek ere garaipena eskuratu zuten, 3-1. Hasieratik izan zuen Oiartzunek partidaren kontrola. Iosu Iribarrenen eta Mikel Manzisidorren bi golekin aurreratu ziren markagailuan.

Areto futbolean, OKEkoek Andoaingo Euskalduna taldearen kontra 3-6 galdu zuten. Gipuzkoako gizonezkoen berriz, Power Rangers eta Miren taberna taldeak aritu dira. Power Rangersek 7-5 irabazi zuen. Eta Miren tabernak hiruna berdindu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios