Borrar

Elizalderen Eguna ospatuko dute bihar

Egitarau oparoa prestatu dute; hortaz, entretenitzeko aukera izango da bertan

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Sábado, 19 de mayo 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar Elizalderen Eguna ospatuko dute eta eskolako arduradunak prestaketa-lanetan buru-belarri murgilduta dabiltza. «Egun osoko festa egingo dugu, eta denetik izango dugu», adierazi dute.

Goizean goiz dianarekin ekingo diote egunari, eta jarraian, 09:45ean, ikasleek krosean parte hartzeko aukera izango dute. Hala ere, igandekoa egun osoko maratoia izaten da. Izan ere, 10:30etik aurrera haurrak eskolara gerturatzen direnek eskola orduz kanpoko jardueretan prestatutako emanaldiak ikusteko aukera izango dute: abesbatza (mediatekan), judoa eta xakea.

Era berean, 10:30etik 12:30ak bitarte, ikasgelak irekita egongo dira, familiek beren seme-alabek urtean zehar egindako lanak ikusteko. Mediatekan, berriz, goizean zehar, DBH4koek prestatutako bideo-emanaldia ikusteko aukera izango da.

Eta 11:45etik aurrera, dantza munduko ikuskizunak: soinketa erritmikoa, hip hop eta euskal dantza. Ordubete geroago, 12:45ean, Elizalderen Eguneko emanaldi nagusiaren txanda izango da. Ikasleek aurrez prestatutako emanaldi martxosoak eskainiko dituzte. Goizari bukaera polita emateko, beste ekitalditxo bat ere badute. Batetik, irakasle jubilatu berriei agurra eta esker ona; eta, bestetik, DBH4koei merezitako agurra eta HH2koei ongietorri beroa. «Gure ikastetxeko ikur den Aiarri pertsonaia ere gonbidatu dugu festara, baina den-dena ez dugu kontatuko. Hortaz, goizean ez dugu aspertzeko betarik izango», gaineratu dute.

Treku aita-alaben musika

Bazkari kontuak ere ez dira makalak izango eskolan. «Indarrak berreskuratzeko, paella-jate mundiala prestatuko digute jangelan. Bertan elkartzen gara, familia, irakasle, ikasle... Oso giro ona sortzen da», aitortu dute.

Haurrek bazkaldu eta berehala, jolasez eta puzgarriez gozatzera egiten dute hanka. Gainerakook, bapo jan ondoren, Treku aita-alaben musikarekin dantzatuko dute arratsaldean; «oinek uzten diguten arte».

Gonbidapena ere luzatu dute: «Etorri eta gozatu Elizalde Herri Eskolaren festa handian! Zain gaituzue».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios