Elizalde Eskolako jolastokiaren inaugurazioaren une bat. ARGAZKIAK: ELIZALDE ESKOLA ETA OIARTZUNGO UDALA

Oiartzun

Elizalde Eskolako Haur Hezkuntzako kanpo eremua biziberritu dute

Hormigoizko eremua gutxitu eta material natural zein birziklatuekin lan egitea lehenetsi da

Elena Viñas

Oiartzun

Sábado, 1 de noviembre 2025, 20:26

Elizalde Eskolak, hezkuntza publikoaren eta komunitatearen aldeko apustu irmoa eginez, lortu du 2 eta 3 urteko Haur Hezkuntzako eraikin txikiko kanpo-eremua eraldatzea. Orain arte, kanpo-eremua ez zegoen bertako haurren adinaren beharretara egokituta, hormigoi gogorrak eta jolaserako aukera mugatuek osatzen baitzuten nagusiki. Gainera, lurzoru hormigoizkoa «ez zen segurtasunaren ikuspuntutik egokia».

Publicidad

Proiektu honekin, «Elizalde Eskolak hezkuntza-komunitatearen erantzun partekatu bat eskaini du, ikaskuntza-espazio berriak sortuz naturan oinarrituta, zeinak zuzenean laguntzen duen gure eskola publikoaren izaera indartzen, doako kalitatezko hezkuntza publikoaren esparruan».

Eraldaketa prozesua garapen jasangarriaren irizpideetan oinarritu da. Hormigoizko eremua gutxitu eta material natural zein birziklatuekin lan egitea lehenetsi da. Horren ondorioz, espazio naturalizatuak sortu dira, naturaren presentzia haurren heziketako eszenatoki bihurtuz. Eskolako baratza bat eta landare aromatikoen lorategi bat txertatuko dira sarrera nagusiko kanpo-eremuan. Bertan, zomorroen hotelak, txorien habiak eta jantokiak jarri dira, biodibertsitatea sustatuz eta balio pedagogiko handia duten elementuak eskainiz. Jolastokiaren lurzorua ere naturala izango da, hondarrez, eta lurrez edo belarrez osatuta, segurtasuna eta sentsazio naturalak hobetuz.

Proiektuaren azken urratsa burutu da, eskola komunitate osoaren auzolanean. Familia eta irakasleak elkartu dira (lorezaintza lanak, egur-lanak, muntaketa eta deseraikitze lanak eginez) lortutako espazioa erabat amaitzeko.

Genero-berdintasuna

Proiektu honen bitartez, genero-berdintasunari ere ekarpen zuzena egiten zaio. «Alde batetik, jolaserako aukerak dibertsifikatzeak neska-mutikoen jolas-moten estereotipoak hausten laguntzen du. Bestetik, auzolanaren bitartez, ikasleei balioak erakusten zaizkie, hala nola lankidetza, errespetua eta gizon zein emakumeek eraikuntza zein zaintza lanetan duten erantzukizun partekatua».

Publicidad

Proiektua gauzatzeko hainbat instituzio eta elkarteren elkarlana koodinatu dute eskolako familiek: Elizaldeko Guraso Elkartea, Oiartzungo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Saila.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad