Elizalde auzoan aparkaleku publiko berri bat sortuko da

Ormazabal-eneako zelaian eskainiko dira 87 aparkalekuak./
Ormazabal-eneako zelaian eskainiko dira 87 aparkalekuak.

GARAÑO OIARTZUN.

Elizaldeko auzotarrentzat aparkaleku berria izango dena prestatzeko lanak hasi ziren asteartean. Beheko Plaza inguruan, Ormazabal-eneako zelaian, hain zuzen, 87 aparkaleku prestatzeko lanak hasi dira.

175.350 euroko aurrekontua izango dute lanek eta sei asteko iraupena izango dutela aurreikusten da. Lan hauek bukatzean, Iparralde etorbidean Legarreatik Gurutze aldera errepidearen ezker aldean ezingo da aparkatu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa da errepide hori eta Iparralde etorbidea berrantolatzeko baimena lortzeko Aldundiak Udalari jarritako baldintza izan zen hori.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos