Eko-tailerrak martxoan Elizalde Herri eskolan

Aste honetako tailerrean burutu duten murala. /  GOIZARIN
Aste honetako tailerrean burutu duten murala. / GOIZARIN

GOIZARIN OIARTZUN.

Martxoan zehar Eko-tailerrak egiten ari dira Elizalde Herri eskolako mediatekan jasangarritasunerako hezitzeko helburuz, arratsaldeko 16:45etik 18:00etara. Lehendabiziko saioa pasa den asteazkenean egin zuten. Ikasleentzat ipuin kontaketa egin zuten eta helduek 'Zein planeta nahi diegu utzi gure seme-alabei?' galderari erantzuten saiatu ziren. Aste honetan, berriz, gurasoak nahiz ikasleek herriko parkeak garbitzera joan dira eta horren ondoren bildutako plastiko guztiekin ortzadar eder bat egin dute mural batean. «Jasangarritasunean heztea da gure helburu eta horretan lan egiten ari gara eko-tailer hauetan», adierazi du Elizalde Herri Eskolako guraso talde batek.

Hurrengo hitzordua datorren asteazkenean, hilak 20, izango da. Eko-aktibatu nahi duten guraso eta ikasleak jaboiak sortzen arituko dira eta gero piknik osasungarria eginez amaituko dute tailerra. Azkenik, hilaren 27an ginkana prestatuko dute eta eztabaida piztuko dute sortu den komunitatearekin jarraitzeko.