Eider Irazu Gazte Promesen Espainiako Sprint Txapelketan

Eider Irazu. / GARAÑO
Eider Irazu. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Eider Irazu Garmendia, 13 urteko gazte Oiartzuarra da. Txikitatik aritu da piraguismo munduan murgilduta. 2013an, 8 urte zituelarik hasi zuen bere ibilbidea, benjamina zelarik, Irungo Santiagotarrak klubean. 2016ean, Donostia Kayak Kirol Elkartean hasi zen, Pasaiako badian entrenatzen, eta geroztik bertan aritu da.

Oraindik oso gaztea den arren, urte gutxi hauetan, bere emaitzak izugarriak izan dira.

2015etik jokatu diren Gipuzkoako txapelketa guztietan, urrezko dominarekin itzuli da etxera. Urte honetan, apirilean Mallorcan ospaturiko Gazte Promesen Espainiako Txapelketan, 6. postuan sailkatu zen. Pasaden hilean aldiz, Zamoran jokaturiko Gazte Promesen Espainiako Kopan, txapeldunorde geratu zen bere kide den Maddi Tarragonarekin batera.

Azken lorpen horri esker, asteburu honetan, Asturiasen ospatuko den Gazte Promesen Espainiako Sprint Txapelketan parte hartzeko txartela lortu du, eta Oiartzunera domina batekin itzultzeko aukera handiak ditu.

 

Fotos

Vídeos