Egaña, Lazkoz, Martin, Iguaran, Arzallus, Lujanbio, Ibarzabal, eta Iturriaga bertso saioan

Elorsoro kiroldegian elkartuko dira urtarrilaren 6an.
/GARAÑO
Elorsoro kiroldegian elkartuko dira urtarrilaren 6an. / GARAÑO

Urtarrilaren 6an izango da Elorsoro kiroldegian Etxeratek antolatuta

GARAÑO OIARTZUN.

Urtero izaten dute zita bertsozaleek Oiartzunen gabonetan. Exerat elkarteak bertso saioa antolatzen du urtero azkena izango delakoan eta aurten ere lelo bera atera dute: ea azkena izaten den.

Elorsoro kiroldegia jendez betetzen da urtarrilaren lehen asteburuan eta aurten ere hala izango da. Urtarrilaren 6an izango da, hain zuzen te honako bertsolariek hartuko dute parte: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Eneko Lazkoz, Jon Martin, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Unai Iturriaga. Gai jartzailea, berriz, Amaia Agirre izango da.

Sarrerak aurretik erostea komeni izaten da, egunean bertan ia ez baitira egoten. Aurrez 12 euro balio dute eta egunean bertan 15 balioko dute. Amazkarren, Kastro Berin, Mirenen eta Txokolategian eros daitezke. Hala ere, Oiartzundik kanpo ere jarri dituzte salgai: Landare eta Arkaitza tabernetan (Errenteria-Orereta); Lezoko Tiñelu elkartean; Irungo Hazia elkartean; Donostiako Platero eta Herria tabernetan zein Hontza liburudendan; Lesakako Arranon; Hernaniko Garinen; Lasarte-Oriako Ilargi tabernan eta Tolosako Raku tabernan.

 

Fotos

Vídeos