Secciones
Servicios
Destacamos
GOIZARIN
OIARTZUN.
Jueves, 11 de abril 2019, 00:16
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Oiartzungo EAJ-PNVk gaur aurkeztuko du datozen Udal hauteskundeetarako hautagai zerrenda ekitaldi bikoitzean. Eguerdian, Oiartzungo EAJ-PNV zerrendaburu Rafael Bergaretxerekin batera, Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Diputatua eta Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide eta Azpiegituretako Diputatua izango dira bertan.
Arratsaldeko ekitaldia Batzokian 19:00etan izango da bi hizlarirekin: Rafael Bergaretxe, Oiartzungo EAJ-PNV zerrendaburua, eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea. Oiartzungo zerrenda osatzen duen lan taldea aurkezteaz gain, hauteskunde programa osatuko duten proiektu eta egitasmo nagusiak ere ezagutu ahal izango dira.
Aurkezpen horretara bertara daitezen «gonbidapena luzatu nahi diegu alderdikide eta oiartzuar guztiei», adierazi dute EAJ-PNVko kideek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
TodoAlicante
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.