Duela 82 urteko fusilatutako oiartzuarrak gogoan

Udaletxeko balkoitik jarri duten kartel erraldoia. / UDALA
Udaletxeko balkoitik jarri duten kartel erraldoia. / UDALA

1936ko uztailean atxilotutako udalbatzako kideen «memoria berreskuratu nahi da »

GARAÑO OIARTZUN.

Aurreko ostiralean, hilaren 27an, 82 urte bete ziren frankoren tropa faxistek Beorlegi coronelaren agindupean Oiartzungo udala mendean hartu zutela (1936ko Uztailaren 27an hain zuzen).

1936ko Uztailaren 23an Beorlegi coronelaren tropa faxistak Azainetik barrena Karrikara iritxi eta handik Arreskularrera sartu ziren Goikoetxen kanpamentua jarriz. Altzibarretik errepublikazeleek gogor erantzuten zieten. Azkenean 1936ko Uztailaren 27an Ortiz de Zaraten tropak iritxi ziren Ergoinera eta denak batera Oiartzungo Elizaldera iritxi ziren Udaletxea hartuz eta EAJko alkatea zen Feliciano Beldarrain eta beste zinegotzi abertzaleak atxilotuz.

Abertzaleak zirenek zigor latza jaso zuten, San Cristobalen (Ezkaban) espetxeratuak eta tartean batzuk fusilatuak izan bait ziren.

Ostiralean errepresioa eta erahilketa jasan zutenak gogoan izan zituzten herrian eta kartel zabal bat zintzilikatu zuten udaletxeko balkoitik behera. Bertan, 1936. Urteko uztailaren 27an Francoren Indar faxistek oiartzungo Udalbatza indarrean desegin eta orduan erahildako edo preso eramandako udalkideak agertzen dira.

Hain zuzen ere, Feliziano Belderrain Agirre garaiko alkatea, Leontzio Aranburu Agirre eta Manuel Irigoien Mitxelena alkate ordeak, eta bost zinegotzi: Segundo Berrondo Retegi, Jeronimo Ugaldebere Labandibar, Esteban Goienetxe Arozena, Luziano Aristizabal Etxeberria eta Jose Ignazio Odriozola Oiartzabal.Bide batez, Udalak eta Oiartzungo herriak jasan zuen errepresio bortitza salatu nahi dute inoiz berriz horrelako genozidiorik gerta ez dadin. «1936ko uztailean atxilotutako udalbatzako kideen memoria berreskuratu eta egia aldarrikatu nahi dugu frankistek Oiartzun hartu zuten 82. urteurrenean» aditzera eman dute udaletxetik.

Kattin Ttki elkartekoek egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez errepikatzearen bermea dute helburu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos