Duela 82 urte fusilatutako oiartzuarrak gogoan

Kattin ttiki elkartekoek udaletxean zintzilikatu duten kartela. /  GARAÑO
Kattin ttiki elkartekoek udaletxean zintzilikatu duten kartela. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Atzon, 82 urte bete ziren frankoren tropa faxistek Beorlegi coronelaren agindupean Oiartzungo udala mendean hartu zutela (1936ko Uztailaren 27an hain zuzen). 1936ko uztailaren 23an Beorlegi coronelaren tropa faxistak Azainetik barrena Karrikara iritxi eta handik Arreskularrera sartu ziren Goikoetxen kanpamentua jarriz. Altzibarretik errepublikazeleek gogor erantzuten zieten. Azkenean 1936ko uztailaren 27an Ortiz de Zaraten tropak iritxi ziren Ergoinera eta denak batera Oiartzungo Elizaldera iritxi ziren Udaletxea hartuz eta EAJko alkatea zen Feliciano Beldarrain eta beste zinegotzi abertzaleak atxilotuz.

Abertzaleak zirenek zigor latza jaso zuten, San Cristobalen (Ezkaban) espetxeratuak eta tartean batzuk fusilatuak izan bait ziren.

Atzo errepresioa eta erahilketa jasan zutenak gogoan izan zituzten herrian eta kartel zabal bat zintzilikatu zuten Udaletxeko balkoitik behera. Bertan, 1936. urteko uztailaren 27an Francoren Indar faxistek oiartzungo Udalbatza indarrean desegin eta orduan erahildako edo preso eramandako udalkideak agertzen dira.

Hain zuzen ere, Feliziano Belderrain Agirre garaiko alkatea, Leontzio Aranburu Agirre eta Manuel Irigoien Mitxelena alkate ordeak, eta bost zinegotzi: Segundo Berrondo Retegi, Jeronimo Ugaldebere Labandibar, Esteban Goienetxe Arozena, Luziano Aristizabal Etxeberria eta Jose Ignazio Odriozola Oiartzabal.

Bide batez, Oiartzungo udalak eta Oiartzungo herriak jasan zuen errepresio bortitza salatu nahi dute inoiz berriz horrelako genozidiorik gerta ez dadin.

Kattin Ttki elkartekoek egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez errepikatzearen bermea dute helburu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos