Donostiako Zientzia astean Haurtzaroko ikasle kozkorrenak

Haurtzaro ikastolako ikasle-irakasle taldea Klaus von Klitzing Nobel saridunarekin. /  GARAÑO
Haurtzaro ikastolako ikasle-irakasle taldea Klaus von Klitzing Nobel saridunarekin. / GARAÑO

Bigarren Hezkuntzako ikasleek Klaus von Klitzing puntako zientzialariekin biltzeko aukera izan zuten

GARAÑO OIARTZUN.

Joan den asteartean Haurtzaro Ikastolako ikasle kozkorrenek EHUren XIV. Zientzia Astearen harira antolatutako erakusketa bisitatu zuten Donostian. top@DIPC - Zientziarekin solasean! Topaketa egin zen Donostiako Eureka! Zientzia Museoan eta zientzietako irakasleak lagun, propio prestatutako jarduerak eta esperimentuak egin zituzten: matematika, nanozientzia, kimika, robotika, irudia, argia... -rekin. Zohartze Artetxe Haurtzaro ikastolako irakaslearen iritziz, horrelako saioarekin «ikasleak motibatzea lortzen dugu, baita zientziarekiko jarrera baikorra hedatzen ere». Azken finean, «ikasleak teknologiaren eta zientziaren mundura gerturatzea da gure helburu».

Gainera, puntako zientzialariekin biltzeko aukera izan zuten Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Hain zuzen ere, , Klaus von Klitzing —Fisikako Nobel sariduna—, Mairi Sakellariadou — Londoneko King's Collegeko kosmologoa— eta Maria Vallet-Regi —kimikaria eta Jaime I sariduna— izan zituzten solaskide 4. Mailako ikaskideek.

Aurkezpenak egin ondoren, ikasleek banan bana gelan prestaturiko galderak egiteko aukera izan zuten saioan, eta arreta biziz entzun zituzten haien erantzunak, giro atseginean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos