Donosti Cup lehiaketa Karla Lekuona futbol zelaian

G18 mailako oiartzungo nesken taldea Zambiako talde baten aurka jokatutako partidan. /  GARAÑO
G18 mailako oiartzungo nesken taldea Zambiako talde baten aurka jokatutako partidan. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Astelehenetik ostiralera Donosti Cup txapelketako partidak izan ziren Karla Lekuonan. Aurten, uztailaren 2tik 8ra izango da txapelketa eta, Donostian izan arren, inguruko zenbait herritan ere jokatu da; hain zuzen ere, 30 zelai ezberdinetan izango dira partidak. 27.edizioa du txapelketak eta, aurten, 623 talde eta 8.500 parte hartzaile inguru bertaratuko dira Donostiara. Karla Lekuonan 42 partidu izango dira eta, bertan, mundu osoko taldeak egongo dira.

Oiartzun Kirol Elkartetik hiru talde aritu dira txapelketa honetan: B13 mailan jokatuko duen mutilen taldea eta nesken bi talde, G16 mailan eta G18 mailan. Denboraldia bukatu den arren, entrenamenduetan ibili dira hiru taldeak eta maila ona eman dute txapelketan.

B13 mailako Oiartzungo taldea final laurdenetan txapelketatik kanpo geratu zen, Urnietaren kontra 3-1 galdu ondoren. G16koak, berriz, final zortzirenetako playoffean geratu ziren, 0-1 galdu baitzuten TC Uniteden kontra. G18ko nesken taldeak, azkenik, atzo goizean final laurdenetako playoffa jokatu zuen Herrerako futbol zelaian, Molins de Rei CFren aurka eta 0-1 egin zuten. Atzo eguerdian final erdietako playoffa jokatu zuten eta 0-2 irabazi zuten Escuela RFEFren aurka. Arratsaldeko 19etan playoffeko finala jokatu zuten (kronika hau bidaltzerako emaitzarik ez genuen). Indartsu datoz neskak, ea zer moduz amaitzen duten txapelketa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos