Donosti Cup-eko 66 partida jokatu dira Oiartzunen

KOXKOOIARTZUN.

Aurten ere, Donosti Cup 2019 futbol txapelketako hainbat partida Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian jokatu dira. Txapelketaren 28. aldian, 630 taldek parte hartu dute, mundu osoko 33 herrialdetatik etorritako 10.000 futbolarik hain zuzen.

Ugaldetxoko bi futbol zelaietan jokatu dira partida ugari. Jokalariak hamar urtetik hemezortzi urtera bitartekoak izan dira. Belar naturaleko futbol zelaian 26 partida jokatu dira guztira eta belar artifizialeko zelaian, berriz, 40 partida.

Oiartzun Kirol Elkarteko taldeek ere hartu dute parte aurtengo ekitaldian eta oso ongi aritu dira, bai nesken taldeak zein mutilen taldeak ere, txapelketan urrun iritsi dira.