Denetariko emaitzak Oiarpeko pilotarientzat

Makurtuta Eneko Bordes eta Xabat Olaiz, Oiarpeko pilotariak. /
Makurtuta Eneko Bordes eta Xabat Olaiz, Oiarpeko pilotariak.

Banaka zein binaka aritu ziren hormaren kontra

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Ostiralean, hasi zituzten partidak Oiarpeko pilotariek. Lehendabizikoa San Esteban txapelketa Barañainen. Oiarpetik Sein eta Zalakainek jokatu zuten Herriaren taldeko pilotarien aurka. Oiarpeko pilotariek irabazi zuten 18-7. Hurrengo partidak Udaberri Eskuz Binakako txapelketaren baitan jokatu ziren, Hondarribia eta Oiarpe aritu ziren buruz buru; Oiarpekoek irabazi zuten 18-3. Segidan, Epleren aurka jokatu zuten 18-5 galdu zuten oiartzuarrek. Gipuzkoako ezker horman Oiarpetik Aranburu aritu zen Tolosako Altunaren kontra; Oiarpek galdu egin zuen 22-3.

Larunbatean, Gipuzkoako berezkoen eskuz banakakoan aritu zen Leonet Oiarpetik Otaegiren kontra; 16-4 galdu zuen. Igandean, Herrerako txapelketan, Sein eta Aburuza Alegiako Zubeldia eta Lopetegiren kontra aritu ziren, 22-10 irabazi zuten Oiarpekoek.

 

Fotos

Vídeos