Denboraldiko lehen garaipena OKEko neskentzat

Denboraldiko lehenengo partida irabazi zuten neskek. /  GARAÑO
Denboraldiko lehenengo partida irabazi zuten neskek. / GARAÑO

Bilbotarrak indartsu atera ziren arren, herriko neskek gogotsu ekin zioten partidari eta 1-2 irabazi zuten Maria Granado eta Nerea Abancesen golei esker

GARAÑO OIARTZUN.

Herriko neskek etxetik kanpo jokatu zuten asteburuan eta hiru puntuak etxera ekartzea lortu zuten. Denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuten eta gainera, ustekabeko zelaian. Hain zuzen ere, San Ignacioren zelaian jokatu zuten eta azken emaitza 1-2 izan zen. Oiartzuarren golak Maria Granadok eta Nerea Abancesek sartu zituzten. Bilbotarrak indartsu atera ziren arren, herriko neskek gogotsu nekin zioten partidari eta irabaztea lortu zuten. Hamaikakoa Adriana Nanclares, Ane Etxebeste, Enara Louvelli, Nerea Abancens, Udane Olaziregi, Maria Granado (m.61, Enara Larrain), Ainhoa Rodriguez, Maria Romeo, Leire Manterola, Amaia Iribarren (m.78, Begoña Garcia) eta Malen Moran (m.81, Udande Etxebeste) izan zen.

Ohorezko erregional taldeak, aldiz, ezin izan zuen Beti Gazte garaitu etxean eta 0-1 bukatu zen partida. Oiartzungo taldean Andoni Urrozola, Beñat Salazar, Beñat Izagirre (m.76, Ander Aranburu), Dani Beamount, Imanol Marin, Iñigo Gonzalez (m.65, Beñat Apaolaza), Mikel Bengoetxea, Iker Sistiaga, Ander Gonzalez (m.65, Mikel De Alba), Xabier Lapazaran (m.84, Kevin Granda) eta Mikel Manzisidorrek (m.65, Pablo del Pozo) jokatu zuten. Lehen zatian etxekoak gailendu ziren baina ez zuten porteria zulatzea lortu.

Bigarren zatian, Bengoetxeak bigarren txartel horia ikusi zuen eta beraz, etxekoak 10 jokalarirekin geratu ziren. Hala ere, etxeko taldeak indartsu jarraitzen zuen. Beti Gaztekoak partida estutzen hasi ziren eta bigarren kanporatzearekin herrikoak 9 jokalarirekin geratu ziren. Orduan aukera aprobetxatuta, kanpokoek gola egin zuten. Oiartzungoak saiatu ziren partidari buelta ematen eta azken minutuetan Beti Gazteko bi jokalari kanporatu zituzten arren, beranduegi zen berdinketa lortzeko. Punturik gabe konformatu behar izan zuten, beraz, herriko mutilak.

1. Erregionaleko mutilek Trintxerperen zelaian jokatu zuten eta hiru puntuak ekarri zituzten etxera. 0-2 amaitu zen partida Aitzuri Noble eta Aitor Mitxelenari esker. Ohorezko gazteak, berriz, berdinketarekin konformatu behar izan zuten eta zapore gazi gozoarekin itzuli ziren Allerruren zelaitik. Xabier Eizmendik sartu zuen berdinketaren gola. 1. Gazteak, bestetik, 2-0 irabazi zuten etxean Hondarribiaren aurka. Golak Ander Castaño eta Asier Santamartak sartu zituzten.

A taldeko 1. Kadeteak Touringi sekulako egurra eman zioten. 14-0 bukatu zen partida eta honako jokalariek sartu zituzten golak: Aitor Elgeta, Beñat Vargas, Unax Jimenez, Urtzi Noble, Orkatz Erkizia, Eneko Bordes (2) eta Xabier Aburuza (6). B taldeko 1. Kadeteek, ordea, ez zuten San Marcial garaitu haien zelaian eta 2-0 amaitu zen partida.

A taldeko 1. Haurrak etxean jokatu zuten arren Hondarribiaren 2 golek ez zieten punturik eskuratzen utzi eta 1-2 izan zen emaitza. Etxekoen gola Ur Aristizabalek sartu zuen. B taldeko 1. Haurrek ere galdu egin zuten asteburuko partida Behobiaren aurka 3-0. C taldeko 1. Haurrek, aldiz, puntu bat lortu zuen Allerruren aurka 3-3ko emaitzarekin. Abdrabou Lekbir eta Igon Falerok (2) sartu zituzten oiartzuarren golak.

Haur txikiek Pasaian jokatu zuten eta punturik gabe itzuli ziren etxera 1-0ko emaitzarekin. Euskal Ligako neskek, aldiz, puntu bat behintzat lortu zuten Elorrioren kontra husna berdindu ondoren.

Territorialek ezin izan zuten deus egin Hernaniren aurka eta 5-0 galdu zuten. Ohorezko neska kadeteek, berriz, Goierri Gorriren aurka jokatu zuten eta 2-1 bukatu zen partida. Gogor saiatu arren gol bat bakarrik sartu zuten eta garaipena urruti geratu zitzaien. Golegilea Eider Maya izan zen. Ohorezko haur 8 neskek Añorgaren bisita jaso zuten etxean eta 0-11 gailendu ziren Donostiarrak. Haur 8 neskek ere ezin izan zuten Sto. Tomas Lizeoaren aurka ezer egin eta 3-0 galdu zuten haien zelaian.

Areto futbolean, bukatzeko, aurreraren aurka jokatu zuten oiartzuarrek eta 6-2 galdu zuten. Herrikoen bi golak Romain Larraldek sartu zituen.

 

Fotos

Vídeos