Denboraldi amaierako ekitaldia egin du Oiartzun Kirol Elkarteak, Egi Luzen

Ohorezko kadeteak, neskak, lortutako sariarekin. / ARGAZKIAK BASTEROBERRI
Ohorezko kadeteak, neskak, lortutako sariarekin. / ARGAZKIAK BASTEROBERRI

369 lagun bildu dira eta urteko kirolari onenak saritu dituzte

BASTEROBERRI OIARTZUN.

OKE-ko familiak dibertsio, emozio eta jai giro ezin hobean eman zion amaiera aurtengo denboraldi bikainari Egi Luze sagardotegian, aurreko larunbatean. Hala, OKEren zuzendaritza, entrenatzaile, jokalari, udaleko eta Gipuzkoako Federazioko ordezkariek ederki gozatu zuten propio prestatutako menu dotoreaz, giro alaian.

Bazkaria giro ederrean ospatu zuten. Tarteka-marteka zozketak egin zituzten eta opariak banatu, partaideen artean. Gero Edu Marketek, OKEko kirol koordinatzaileak, talde bakoitzeko bi jokalari nabarmenak aitatu hala Iñaki Pikabea eta Enekoitz Marcos zinegotziek aurtengo trofeoak banatu zizkieten, hala nola: Neska alebinak, Nahia Arozamena eta Elaia Erkizia; Alebina B taldeko Haitz Azurmendi eta Mikel Lopez; Alebina mutilak, Joanes Etxeberria eta Xabier Bergaretxe; Haur-8 Neskak, Miren Urdanpilleta eta Ane Chanca; Haurrak 1. maila, Julen Garmendia eta Ugaitz Lasarte; Haur Txikiak, Oier Elgeta eta Ekain Sagarna; Ohorezko Haurrak, Gorka Muñoz eta Aitor Elgeta; Neska kadeteak, Janire Perurena eta Jarah Berrotaran; Nesken Ohorezko kadeteak, Maddi Olasagasti eta Maider Garayar; Kadeteen Lehen maila, Eki San Martin eta Eneko Servert; Kadeteen Ohorezko maila, Jon Perez eta Eneko San Jose; Areto Futbola Miren taberna, Manex Arruti eta Oier Moreno; Nesken territoriala, Nahikari Olaizola eta Alba Iglesias; Jubenilen lehen maila, Oier Etxabe eta Iosu Roteta; Jubenilen Ohorezko maila, Mikel Aranburu eta Eneko Intxauspe; Areto futbola, Iñaki Olaziregi eta Eneko Lopez; Euskal Liga neskak, Nagore Isasa eta Begoña Garcia; Erregional Preferentea, Aitor Otxotorena eta Mikel del Val; Nesken Bigarren maila, Nerea Abancens eta Uxue Garmendia eta Ohorezko Erregional maila, Beñat Salazar eta Igor Orokieta.

Hemeretzi talde izan ditu OKEk aurtengo denboraldian, eta banan bana txalotu zituzten sarituak, baita haien entrenatzaileen lana eskertu ere. Era berean, saioan nabarmendu zituzten areto-futboleko taldea Euskal Ligara igo delako, baita nes-ken ohorezko kadeteak ere, liga irabazi baitute aurtengo denboraldian.

Bederatzi jokalari agurtu

Gero etorri zen unerik hunkigarriena. Izan ere, OKEko zuzendaritzak omendu zituen klubean hamar urte baino gehiago eman dituzten eta agur esan duten klubeko bederatzi jokalari. Banan bana saritu zituzten: Alazne Bengoetxea, Olatz Hoyos, Jon Almandoz eta Txema Lasa, klubean hamar denboraldi egin dituzte; Julen Mendizabal eta Iosu Mitxelena, hamabi denboraldi; Txomin Nazabal eta Oier Garmendia, hamahiru denboraldi; eta Anne Mugarza, hamalau denboraldi.

Azkenik, denboraldi osoan lan isila egiten duten lagunak aipatu zituen Marketek: atezainen entrenatzaileak, nesken koordinatzailea, masajistak, jantzien arduradunak...

Zuzendaritza taldea

Denboraldi bikaina izan da aurtengoa ere Oiartzun Kirol Elkartearentzat. Hori guztia gauzatzeko zuzendaritzan dauden kideak zoriondu besterik ez da egin behar, urtean zehar egiten duten lana eskerga baita: Koldo Fernandez, Jose Ignacio Díaz de Gereñu, Klaudio Hernández, Txema Iñarra, Enrike Lekuona, Mati Marcos, Juankar Esteban, Manu Martin, Jabi Arevalillo, Mikel Toldeo, Joxean Ibargüen, Manuel Varela, Mikel Irigoien, eta Pepe Garcia. Honenbestez eman diote amaiera Oiartzun Kirol elkarteko kideek 2017-18 denboraldiari.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos