Bukatu da pasakako ligaxka 11 jardunaldiren ondoren

Maddi Mujika-Aloña Garzia eta Leire Galdos-Miren Larrarte. / GARAÑO
Maddi Mujika-Aloña Garzia eta Leire Galdos-Miren Larrarte. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Pasa den astearte eta asteazkenean jokatu ziren hamargarren eta hamaikagarren jardunaldiko partidak eta jada erabakita daude semifinalak eta finaleko txartela lortu dute batzuek zuzenean.

Uztailak 17ko partiden emaitzak honakoak izan ziren: Iturain-Otaegi 7 / Razkin-Aranburu 0; Olaiz-Legorburu 7 / Eskudero-Pagadizabal 3; Zelaiaran-Zelaiaran 0 / Etxeberria-Iriarte 7; Balerdi-Garzia 5 / Galdos-Larrarte 9; Salaberria-Otegi 7 / Susperregi-Zapirain 9; Retegi-Juaristi 5 / Beaumont-Marin 9 eta Azpiroz-Mitxelena 11 / Valencia-Etxeberri 8.

Uztailak 18ko partidak, berriz, honela bukatu ziren: Goñi-Oinatz 7 / Bergara-Aranburu 1; Olaiz-Legorburu 2 / Otaegi-Leonet 7; Eskudero-Pagadizabal 7 / Alain-Aitor 5; Landa-Aranburu 7 / Aixa-Janire 1; Landa-Aranburu 5 / Etxeberria-Iriarte 7 eta Lizaso-Alvarez 10 / Arotzarene-Alfaro 12.

Pasakakoan semifinalak asteazkenean eta ostegunean izango dira, 17:30etik Aurrera kontzejupean. Benjaminetan eta nagusietan bi multzo zeudenez, semifinaletarako multzo bakoitzeko lehenengo biak sailkatu dira eta orain multzo bateko lehena beste multzoko bigarrenaren aurka eta alderantziz egin beharko dute. Alebinetan, infantiletan, kadetetan, neskak eta herrikoian, aldiz, multzo bakarra zegoen, eta ligaxka ondoren, lehenak finalera joan dira zuzenean eta bigarrenak eta hirugarrenak semifinala jokatu beharko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos