Bukatu dira San Migel jaiak

Arkaitzek, Jonek eta Alaiak girotu zuten bertso bazkaria. /
Arkaitzek, Jonek eta Alaiak girotu zuten bertso bazkaria.

GARAÑO OIARTZUN.

Asteburu bikaina izan da Ugaldetxon eta auzotarrek pena handiarekin agurtu zituzten aurtengo festak igandean. Larunbatean, San Migel egunez hainbat ekintza izan ziren auzoan. Goizean goiz meza izan zen eta ondoren talo festa egin zuten Laboren, Yurrita errotan egindako arto irinarekin.

Eguerdian bertso bazkari mundiala izan zen eta arratsaldean ere ez zen girorik falta. Matraka elektro-txarangak dantzan jarri zituen auzotarrak eta ondoren Tony Rocketek kontzertua eskaini zuen. Gauean erromeria izan zen. Igandean euskal dantzen emanaldia izan zen auzoak eta kotxe erakusketara jende asko gerturatu zen. Tortilla txapelketa oso arrakastatsua izan zen eta Xomorro zirku-taldeak emanaldia eskaini zuen haurren gozanemerako. Zezen suzkoarekin agurtu zituzten festak eta datorren urtekoen zai geratu direla aipatu dute.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos