Biztanle kopurua handitzen doa Oiartzunen, erroldan iaz baino 77 herritar gehiago dago

Hilaren 1ean 10.276 lagunek osatzen zuten Oiartzungo errolda./
Hilaren 1ean 10.276 lagunek osatzen zuten Oiartzungo errolda.

GOIZARIN OIARTZUN.

2019ko urtarrilaren 1ean 10.276 lagun zeuden erroldan izena emanda, Oiartzunen. Datuak Urteberri egunekoak dira. Urtarrilaren 1ean 10.276 lagunek osatzen zuten Oiartzungo errolda: 5.103 gizonezkok eta 5.173 emakumezkok. Atzerritarrak, erroldaren arabera, 509 ziren.

2018ko urtarrilaren 1eko datuekin alderatuta, 77 herritar gehiago gara Aiako Harriaren magalean. Iazko urte hasieran 10.199 herritar zeuden erroldan. Banaketa honakoa zen: gizonezkoak 5.040 eta emakumezkoak 5.159.

Nolanahi ere, 2018an ez dira jaiotza asko izan herrian: 75 ume jaio dira, 39 neska eta 36 mutil.

Lau zinegotzi gehiago

Oiartzunen 17 zinegotzi aukeratuko dituzte hautesleek aurtengo maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan, duela lau urte bozetako lau zinego-tzi gehiago. Oiartzun herriak biztanleria irabazi duelako 2019-2022 agintaldian lau herri ordezkari gehiago aukeratuko dira.

Estatuko Administrazioari dagokio udalerri bakoitzaren zinegotzi kopurua zehaztea. Espainiako Gobernuak azkena onartutako errolda zenbaki ofiziala hartzen dute aintzat, eta horren arabera zenbatzen dituzte hautetsi kopuruak. Datozen udal hauteskundeetarako, 2019o urtarrilaren 1eko datarekin onartutako zifra erabili dute.

Biztanle kopuru orokorra -zuzenbideko biztanleria- hartzen da kontuan, eta ez hautesle errolda -botoa eman dezaketenak-. Hala, 10.001-20.000 biztanle arteko herriek hamazazpi zinegotzi aukera ditzakete. Horixe da Oiartzun herriaren kasua, dagoeneko 10.001 biztanleko muga bereizgarria gainditu baitu. 2015eko udal hauteskundeetarako, 9.970 lagun bizi ziren Oiar-tzunen; aurtengo hauteskundeetarako 10.276 biztanle ditu.

 

Fotos

Vídeos