'Bizi laguntasuna' bideoklipa sortu dute Haurtzaroko ikasleek

GOIZARIN

Haziak egitasmoa erabat txertatua dago Haurtzaro ikastolan. Horren adierazle da LH6ko ikasleek Askebideak deituriko tailerretan sortutako 'Bizi laguntasuna' bideoklipa. Bertan, 11-12 urteko gaztetxoak adierazpen mota ezberdinetan jolasean murgilduak ikus daitezke: ikastolako hormei kolorea ematen, perkusioarekin doinuak sortzen, orekarekin dantzan, erritmoarekin nahasketak eginez eta hitza eta musika josten.

Askebide tailerretan bizitutako irudiekin eta beraiek sortutako letra eta doinuen emaitza batu nahi izan dituzte bideoklip horretan. Abestiaren letra gaztetxoek gaur egun dituzten kezken adierazle da. Oso gai ezberdinez hitz egin dute: laguntasunaren garrantziaz, errespetuaren beharraz, harremanez, jolasaren indarraz...

Bai letra eta baita musikaren oinarria Bad Sound System-eko Moro eta Stepiren laguntzarekin sortu dituzte. Era berean, Autobus Magikoa musika taldeko Gotzon Retegi ere askabide guztietan gaztetxoekin batera aritu da. Raparen grabazioan, berriz, Borja Mora eta Malen Mayordomo audioan adituak ere parte hartu dute.

 

Fotos

Vídeos