EH Bildu izan zen bozkatuena igandean

GOIZARIN OIARTZUN.

Pasa den igandean egin ziren Espainiako Lege biltzarreko eta Senaturako hauteskundeak eta gure bailaran EH Bilduk irabazi ditu, 2016ko hauteskundeetan bezala. 2.884 oiartzuarrek eman zioten botoa EH Bilduri, 2016an baino 675 boto gehiago. EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena, 1.481 botorekin, 2016an baino 480 boto gehiago. Hirugarren tokira jaitsi da Elkarrekin Ahal Dugu , 919 botoekin, 2016an baino 553 boto gutxiagorekin. Parte hartzeari dagokionez, %25,06ko abstentzioa izan zen, 2016koa baino baxuagoa, % 34,35 izan baitzen orduan.