90 bikotek hartuko dute parte Euskal Herriko Pala txapelketa irekian

GOIZARIN OIARTZUN.

Oiartzungo Udalaren babesarekin, Girizia elkarteko pilota sailak Euskal Herriko XVI. Pala txapelketa irekia abian jarri du. Aurtengo edizioan 90 bikotek hartuko dute parte.

Azken urte hauetan bezala, EHPKren, (Euskal Herriko Pilota Konfederazioa) oniritziarekin jokatuko da. Aurtengoa ere, Girizia elkarteak jarraian antolatzen duen XXXVI. edizioa izango da, elkarteko pilotaria izan zen Josetxo Gamioren oroimenez. Txapelketaren mailari dagokionez, gizonezkoentzat hiru maila (lehena, bigarrena eta hirugarrena) izango dira eta emakumezkoentzat bi (gazte maila eta helduen maila).

Gizonezkoen hasierako partidak bihar goizean jokatuko dira, Madalensoro pilotalekuan. Emakumezkoen mailan, berriz, txapelketa apirilaren erdi aldera hasiko dira.