Bi bikote aurrera Euskal Herriko pala txapelketa herrikoian

Bidegain, Ojer, Periko Maiz epailea, Unsuain eta Fierro. Makurtuta, Izkierdo, Bengoetxea, Etxarri eta Etxeberrria. /
Bidegain, Ojer, Periko Maiz epailea, Unsuain eta Fierro. Makurtuta, Izkierdo, Bengoetxea, Etxarri eta Etxeberrria.

GOIZARIN OIARTZUN.

Pasa den asteburuan Euskal Herriko pala irekiaren txapelketako beste hamar partida jokatu ziren Madalensoro pilotalekuan, guzti-guztiak kanporaketakoak. Amaieran, bikote oiartzuar batzuk aurrera egitea lortu badute ere ez denek.

Hortaz, horiek txapelketari agur esan diote. Aurrera egin dutenen artean, 3. mailan Arizmendi-Arbelaitz eta Zapirain-Susperregi bikote oiartzuarrak daude, 25-14 eta 25-23 tanteorekin euren partidak irabazita, hurrenez hurren.

Galdu zutenak eta kalean gelditu direnak, berriz, bi bikote daude: 3. mailan, Bidegain-Ojer 25 eta 15 galdu ondoren, eta Mitxelena-Gelbentzu (honek Berebideren ordez jokatu zuen) eta 25 eta 11 galdu ondoren.

Azkenik, azpimarratu behar da lehen mailan jokatutako partida. Lehia bizian aritu ondoren, Aizpuru-Dager bikoteak 25-21 hartu zuen mendean Elejalde-San Miguel bikotea. Ohikoa den gisan, partida luzea, orekatua eta joko onekoa eskaini zuen. Beraz, pixkanaka bada ere sailkapenari begira gauzak argitzen doaz eta dagoeneko jendea hasi da bere kinielak egiten finaletarako oraindik partida dezente gelditzen badira ere.

Hona hemen emaitza guztiak: 3. mailan, Unsuain-Fierro 25-15 Bidegain-Ojer; Etxeberria-Etxarri 21-25 Izkierdo-Bengoetxea; Becana-Soria 14-25 Arizmendi-Arbelaitz; Zapirain-Susperregi 25-23 Mikela-Txapei; Arruabarrena anaiak 10-25 Iraola-Laimirni; 2. Mailan, Landa-Lekuona 11-25 Zabala-Arriaga; Urbieta-Aranjuelo 25-11 Mitxelena-Gelbentzu; Luixa-Luluaga 25-14 Iriarte-Gamio; Loidi-Beloki 25-13 Kasper-Amiano; 1. Mailan, Aizpuru-Dagerre 25-21 Elejalde-San Miguel.

Eta asteburu honetan ere izango dira partidak Madalensoron, hamar hain zuzen ere. Interesatuek gaur goiz eta arratsaldez eta igande goizean gerturatu beharko dute frontoira. Beti bezala, sarrera doan izango da.

Nesken txapelketa

Girizia elkarteko pilota sailak nesken pala txapelketa irekian parte hartu nahi dutenentzat izena emateko epea ireki du, gaztetxoen eta helduen mailan. Hortaz, Madalensoro frontoian jokatu nahi dutenek, e-posta bidez eman dezakete izena, edo 656 71 12 75 telefono zenbakira deituta. Apirilaren 7ra arte eman daiteke izena.