Bikain joan zen Urkabeko Igoeraren hirugarren edizioa

GARAÑO OIARTZUN.

35 pertsonek hartu zuten parte Urkabeko Igoeran eta goiko gurutzearen aurrean zintzarria jotzea zuten helburu parte hartzaileek. 17:00etan zuten zita eta 1,6km ko ibilbidea osatu behar izan zuten. Bidegorritik abiatu ziren korrikalariak eta Done Eztebe plaza eta Legarreako maldan gora iritsi ziren Urkaberaino. Eguraldia lagun izan zuten, bero gehiegi aukeran baina guztiak pozik agertu ziren amaieran.

Zintzarria jotzen lehenak Jon Urtizberea eta Elurtza Etxebeste izan ziren. Jonek 8 minutu eta 35 segundu behar izan zituen ibilbidea osatzeko eta 19 segunduan hobetu du errekorra. Elurtza 14 minutu eta 11 segunduan iritsi zen Urkabeko gurutzera. Oiartzuar onenak Etxebete bera eta Aritz Urdanpilleta izan ziren.

Sari banaketa Kontzejupean egin zuten eta honakoak dira lehenengo 5 sailkatuak: Emakumeak: Elurtza Etxebeste 14:11; Ane Berasarte 14:23; Mertxe Casas 14:33; Irati Gaztelumendi 15:16; Magali Albisu 15:16. Gizonak: Jon Urtizberea 08:35; Aitor Viriday 08:41; Xabier Miguel 08:51; Aritz Urdanpilleta 09:20; Aitor Zabaleta 09:28.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos