Gaur irekiko da 'Gogoan hartzeko izenak' erakusketa

GARAÑO OIARTZUN.

Euskal Memoria Fundazioaren eskutik, 'Gogoan hartzeko izenak' erakusketa zabalduko du Oiartzungo Udalak gaurtik irailaren 16ra bitartean pleno aretoan. Inagurazio egunean, bisita gidatua izango da nahi duenarantzat arratsaldeko 19:00etan eta argibideak Joseba Zabalza egileak emango ditu.

Euskal Memoria Fundazioaren hitzetan, oroimen lana da 'Gogoan hartzeko izenak'. «Errepresio polizialak eta estatu terrorismoak gatazka politikoko azken 50 urteetan Euskal herrian eragindako ondorioak jorratzen dituen proiektua da. Urte horietan guztietan, gorputz polizialen zein gure herrian jardun duten talde parapolizialen jarduerak minez blaitu ditu hainbat toki, eta sufrimenduz markatu hainbat izen, gogorarazi beharrekoak biak ala biak».

Joseba Zabalza egileak bertan bildu ditun gertaera lazgarri horien biktima izan diren ehundik gora pertsonen testigantzak. Pertsona ezberdinen istorioa aurki daiteke liburuan. Hala nola, erakunde armatuetako kideak, herritar soilak, sindikalistak, politikoak, manifestariak, torturaren biktimak... Proiektuaren helburua izen eta istorio horiek guztiak ezagutzera ematea da. Udaletxeko pleno aretoko erakusketan liburu horretan oinarrituta dago. Hain zuzen ere, Zabalarenak dira testuak eta argazkiak. Gainera, familiek haien albunetako hainabt argazki eskaini dituzte eta bertan daude ikusgai, , narrazioa osatzeko.

Orain arte hain mediatikoak izan ez diren hainbat kasu bildu ditu liburuan. Esate baterako, German Rodriguez Saiz, Fran Aldarondo Badiola, Ricardo Garcia Pellejero, Yolanda Gonzalez Martin, edota Maria Jose Barvo del Valle. Zabalzak adierazi duenez, biktima horien senideek paper aktiboa izan dute erakusketan. Berezia izan da haiekin tratua, egileak gertaeren tokietara eraman baititu, eta argazkiak egin dizkie: «Justizia eskatzen duen kolektibo baten argazkiak dira, erreparazio moralaren zain jarraitzen duten hainbat gizon emakumeen argazkiak».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos