Bidegorria eta Kalexa plaza lotzeko zubiaren lanak hasi dira

Bidegorria eta Kalexa plaza lotuko ditu zubi berriak. /  GARAÑO
Bidegorria eta Kalexa plaza lotuko ditu zubi berriak. / GARAÑO

Oinezkoentzako bide segurua sortzea eta auzoa kohesionatzea dira helburuak

GARAÑO OIARTZUN.

Ugaldetxon, bidegorria eta Kalexa plaza lotuko dituen zubia jartzeko lanak hasi dira. Zubia kokatzeko oinarria dagoeneko jarri da. Hurrengo urratsa zubia heltzen denean oinarri horien gainean jartzea izango da. Lan hauetan 140.000 euro inbertituko ditu Udalak.

Zubi honekin Kalexa plazara eta Karla Lekuona kirol eremura oinezkoentzako bide segurua bermatzeaz gain, auzoari nolabaiteko lotura eta kohesioa emantea da Udalaren helburua.

Ugaldetxoko auzotarrek egindako eskaera erantzungo du azpiegitura honekin Udalak. Aurtengo Ugaldetxoko auzo batzarrean, lanen berri zehatza eman zien Udalak bertaratutakoei.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos