Bertso saio musikatua, gaur arratsaldean

GOIZARIN OIARTZUN.

Oiartzungo Bertso Eskolak antolatuta, gaur bertso saio musikatua izango da udal areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan hasita. Lau bertsolari igoko dira oholtza gainera: Maialen Lujanbio, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi eta Jon Martin. Haiekin batera, bi musikari arituko dira lanean: Antton Aranburu gitarra jolea eta Gari Otamendi biolin jolea. Gai jartzaile lanetan, berriz, Haritz Casabal pasaitarra arituko da. Sarrera 3 euroren truke eros daiteke. Ikasleek, aldiz, doan izango dute.

Bestalde, maiatzaren 11n bertso-afaria izango da Aldeguna elkartean, Maialen Lujanbio eta Sebastian Lizaso bertsolariekin. Izan ere, Arragua auzoko festak ate-joka daude dagoeneko. Aurten sei egunez luzatuko dira, bi asteburutan izango baitira: maiatzaren 10-11-12 eta 17-18-19. Dagoeneko afaltzeko txartelak eros daitezke 22 euroren truke, Amazkar, Kabitxo eta Miren tabernetan edota festa batzordeko kideengana luzatuta.