Berriro ere maila ona eman dute OKEko taldeek

Oiartzun Kirol Elkarteko neskak Osasunaren zelaian partida hasi aurretik. /  GARAÑO
Oiartzun Kirol Elkarteko neskak Osasunaren zelaian partida hasi aurretik. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Asteburuan jo eta su ibili dira Oiartzun Kirol Elkarteko taldeak han hemen izandako partidetan. Talde nagusiek irabazi ezin izan zuten arren, gaztetxoenak indartsu hasi dute denboraldia.

Ohorezko erregional taldeak 4-0 galdu zuen Amaikak Baten aurka haien zelaian. Hamaikakoa indartsu atera zen arren, ezin izan zuten ezer egin eta etxeko taldeak oso erraz gainditu zituen oiartzuarrak. Neskek ere 4-0 galdu zuten Osasunaren aurka Tajonarren. Herriko neskek maila ona eman zuten arren, ezin izan zuten Osasuna garaitu. Hala ere, kategoriari neurria hartzen ari direla aipatu zuten.

Bestalde, 1.erregionaleko taldeak Orereta kafearen aurka jokatu zuten 4-1 irabaziz. Oiartzuarren golegileak Aitzol Salaberria, Aitzuri Noble, Iker Sanchez eta Aitor Mitxelena izan ziren. Ohorezko gazteek ere partida irabaztea lortu zuten Mariñoren etxean Unai Cortajarena, Mikel Aranburu eta Eneko San Joseren golei esker. Amaierako emaitza 0-3 izan zen.

1.gazteak, aldiz, berdinketarekin konformatu behar izan zuten Landetxaren aurka 3-3 egin ondoren. Herriko taldearen golak Iker de Paz, Asier Santamarta eta Kimetz Toledok sartu zituzten.

A taldeko 1. Kadeteak San Marcial garaitu zuten haien zelaian 4 eta hutseko emaitzarekin. Kadeteen golegileak Eñaut Romero, Ekain Lasa, Kai Jimeno eta Xabier Aburuza izan ziren. B taldeko 1. Kadeteak, aldiz, 0-10 galdu zuten Real Unionen aurka.

Euskal ligako neskek ere berdinketa lortu zuten Ugaldetxoko zelaian Erandioko Betiko Nesken aurka eta etxekoen gola Naroa Susperreguik sartu zuen. Territorialeko neskek, berriz, garaipena eskuratu zuten etxean Hernaniren aurka. 3-2 izan zen emaitza eta golak Laura Lujanek, Alba Iglesiasek eta Sara Perezek sartu zituzten. Ohorezko neska kadeteak, bestalde, Tolosaren aurka berdindu zuten etxean 1-1ko emaitzarekin. Golegilea Lore Delgado izan zen.

Azkenik, areto futbolean Oiartzunek Goierriren zeialain jokatu zuen eta sekulako emaitza lortu zuen: 0-17. Golegileak, Eneko Lopez, Erlaitz Aristizabal, Iñaki Olaziregi, Oier Berebide, Victor Silva, Beñat Martinez (2), Oskitz Saizar (3) eta Iker Inziarte (7) izan ziren.

Datorren asteburuan beste hainbat partida izango dira Ugaldetxoko zelaian. Hala nola, larunbatean, hilak 29 honako partida hauek jokatuko dira: haur txiki Oiartzun-Hondarribia 9:00.- anexon, 1. haurrak b Oiartzun-Touring 10:45.- anexon baita ere, 1. haurrak C Oiartzun-Texas 16:00.- anexon eta 1. gazteak Oiartzun-San Marcial 18:00.- anexon. Karla Lekuona futbol zelaian, aldiz, arratsaldeko 16:30ean oho. erregionala oiartzun k e-hondarribia izango da. Igandean, hilak 30, nesken txanda izango da eta Bizkerreren bisita jasoko dute 12:00etan Karla Lekuonan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos