Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko

Orioko abeslariak diskoaren aurkezpenean eskainitako kontzertuan. /
Orioko abeslariak diskoaren aurkezpenean eskainitako kontzertuan.

Hilaren 28an da emanaldia Elorsoro kiroldegian

GARAÑO OIARTZUN.

Benito Lertxundi abeslari oriotarrak kontzertua emango du hilaren 28an Elorsoro kiroldegian gaueko 22:00etan. Disko berria, 'Ospakizun gauean', aurkeztuko du kontzertuan abeslariak. Diskoko kantak zuzenean lagun dituen musikariekin grabatu du, Imanol Elizasu Lasaren zuzendaritzapean, Zaria Koru Eskolako kantari gaztetxoak ere lotu zaizkiolarik.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 22 eurotan, Elorsoro kiroldegian eta Amazkar tabernan. Egunean bertan 25 eurotan salduko dira lehiatilan.

 

Fotos

Vídeos