BEÑAT GARAIAR, EUSKADIKO TXAPELDUN

BEÑAT GARAIAR, EUSKADIKO TXAPELDUN

Pasa den igandean, Irungo Txirrindularitza Elkarteak antolatuta kadete mailako txirrindularien Euskadiko Txapelketa jokatu zuten Irunen. Bertan, Augar-Laguntasuna taldeko Beñat Garaiar Pikabea txirrindulari oiartzuarrak lan bikaina egin ondoren, lehendabizi helmugaratu zen. Beraz, Euskadiko txapelduna da oiartzuarra, errepideko lasterketan. Zorionak, Beñat!