Beñat Felipek eta Ekain Jimenezek Munduko Txapelketa jokatuko dute hilabete honetan

Beñat Felipe eta Ekain Jimenez Udaleko ordezkariekin. /  GARAÑO
Beñat Felipe eta Ekain Jimenez Udaleko ordezkariekin. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Beñat Felipe Lekuona eta Ekain Jimenez Elizondo pistako txirrindulari oiartzuarrek Munduko eta Europako Txapelketetan parte hartuko dute hilaren 15etik 21ra bitartean Aiglen (Suitza) eta 21etik 26ra Montechiarin (Italia). Hori dela eta, Oiartzungo Udalak harrera egin zien animoak eman eta zorte ona opatzeko. Bi txirrindulariak Errenteriako Laguntasuna taldean aritzen dira. Biak dabiltza Junior mailan punta-puntan: Felipek lau urre irabazi ditu aurten Espainiako Txapelketan eta Gipuzkoako txapelduna da. Jimenezek ere bi urre eta bi zilarrezko domina irabazi ditu Espainiako Txapelketan eta Gipuzkoako txapeldunordea da.

Pistako txirrindularitzan maila altua dago Oiartzunen. Udalak gazte hauei guztiei orain arte bezala kirolaz gozatzen jarraitzea opa die, euren emaitza onekin herritar guztiak pozten direlako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos