Beatriz Egiazabal klownaren 'Ttak' bakarrizketa ostegunean

GARAÑO OIARTZUN.

Euskaraldiko lantaldeak antolatuta, Beatriz Egiazabalen Ttak bakarrizketa ikusteko aukera izango dugu Oiartzunen datorren ostegunean, hilak 22. Saioa udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan.

Ttak Beatriz Egiazabal klown eta aktoreak Euskaraldirako propio prestatu duen bakarrizketa da: Euskaraldia zer den ezagutzera eman, Euskaraldirako jokabide proposamenak egin eta gure hizkuntza ohiturei buruzko hausnarketa egiten du, umoretik.

Euskal Herriko herri askotatik pasata, Oiartzunera Euskaraldia hasi bezperan iritsiko da emanaldi hau.

 

Fotos

Vídeos