Elizalde auzoko bazterretan bildutako hondakinak bistan. GOIZARIN
Oiartzun

Bazterrak Txukuntzen lehenengo auzolana burutu da Elizalden

GOIZARIN

Jueves, 31 de marzo 2022, 00:02

Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak eta Udalak lehenengo auzolana burutu zuten pasa den igande goizean. Guztira hogei lagun elkartu ziren, hamaika heldu eta bederatzi ume eta taldeka banatu ondoren Elizalde auzoan botatako zikinkeria biltzen aritu ziren eta denetarik jaso zuten. «Elizaren ingurua, Ibargain parkea, Madalensoro pilotalekuaren bazterrak, Hipatia, parkea, Bidegain kalea... txukundu ditugu», zioten amaieran.

Publicidad

Bildutako guztia Doneztebe plazan zabaldu zuten gero, eta han sailkatzeari ekin zioten. «Ordu eta erdi hondakinak jasotzen aritu gara eta beste hainbeste sailkatzen ibili gara». Gero, hamaiketakoarekin indarberritu ziren guztiak.

Datozen hilabeteetan, auzolanak egingo dira herriko gainontzeko auzoetan. Hurrengoa Gurutzen izango da, apirilaren 24an, igandean.

Hala ere, «sustatu behar den helburua ahalik eta hondakin gutxien sortzea eta sortzen direnak dagokien tokira bideratzea izan behar du, behar den bezala kudeatu daitezen», azpimarratu dute Udal agintariek.

Bestalde, azken asteetan erreka eta auzo garbiketak egin dira Oiartzungo bailaran. Batetik, Udaleko Ingurumen sailaren bidez Oiartzun ibaian Ugaldetxo eta Iturriotz artean egindako garbiketan 605,54 kilo hondakin jaso ditu Urzain taldeak. Atamitx eta Makutsoko zubien arteko ibilguan gisa guztietako hondakinak jaso dira. Tartean, kale hondakinak (latak, musukoak, toailatxoak...), obra hondakinak eta baita bizikleta bat ere. Urtarriletik, 1.054 kilo hondakin bildu dira Oiartzun ibaian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad