Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Baserri giroan murgildu ziren atzo oiartzuarrak eta ederki pasa zuten, eguraldia lagun.

Ver fotos

Baserri giroan murgildu ziren atzo oiartzuarrak eta ederki pasa zuten, eguraldia lagun. ARIZMENDI

Baserri giroa nagusitu zen Xanistebanetan

Azoka, idi-dema, herri kirolak eta sagardo lehiaketa izan ziren, besteak beste | Kolore urdina izango du gaurko Gazteen Egunak, eta ohikoa den moduan kuadrillek jokoak eta bingoa egingo dituzte

KOXKO

OIARTZUN.

Lunes, 5 de agosto 2019, 06:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Baserritar eguna berezia izan ohi da Xanistebanetan. Arrakasta handiko eguna da eta atzokoan ere, ez zuen kale egin, eguraldia lagun. Oiartzungo produktu ekologikoen azoka jendetsua izan zen. Jendeak herriko produktuak dastatzeko eta erosteko parada izan zuen. Garrantzitsua baita, betiere, herriko ekoizleak ezagutzea eta sustatzea.

10:30ean hasi zen idi-deman Inaxio Telleria izan zen garaile, 20 plazarekin. Sagardo lehiaketan, aldiz, Aranburu baserriko Inazio Olaizek lortu zuen garaipena. Intxisu Jatetxeak prestatutako pintxo dotoreak pintxo onenaren saria erdietsi zuen. Andoni Egaña eta Onintza Enbeita bertsolariek giro paregabea ipini zuten ekitaldi hauen guztien artean.

Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldeak, txistulari eta trikitilariekin batera, zaharren egoitzako amona-aitonen esker ona jaso zuen. Izan ere, urtero egiten den bisitaldi honek, musika eta algara artean, helduenen irribarreak ateratzen ditu. Estimatutako bisita izaten da eta irudi politak utzi zituen atzokoan ere.

Esan bezala, 14:00etan bi bazkari garrantzitsu egin ziren herrian. Bata, herriko erretiratuena Gurutze Berrin, 220 pertsona bildu ziren. Bigarrena, Oiartzungo Asamblada Feministak antolatutakoa izan zen eta 100 pertsona inguratu ziren. Bazkaloste umoretsua, poteo-jira eta gazte feministen brindisa ere eduki zuten.

Arratsalde amaieran, pala txapelketako finalak eta herri kirolak izan ziren. Jarraian, korapiloak askatzeko batukada herrikoiak kaleak musikaz blaitu zituen. Eguna biribiltzeko, Olatz Salvadorren kontzertua eta Dj Bullen musika entzungai izan ziren. Azkenik, helduen danbor soinua nagusitu zen plaza inguruan.

Bazkaria plazan

Egun handia da gaurkoa herriko gazteentzat. Nagikeriak eta ajeak atzean utzi eta bazkari ederra egingo dute Done Eztebe plazan. Suziriaren tiro hotsarekin hasiko dira bazkaltzen.

Ondoren, ohikoa den moduan, jokoak eta bingoa egingo dituzte, kuadrillen artean lehiatuz. 19:00etan txarangak gidatutako poteoa egingo dute plazako kaleetan barrena.

Amaitzeko, txosnagunean Ezten Giro taldeak dantzan ipiniko ditu herritarrak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios