Basandreak, Sorginak eta Intxixuak erretiratu dira Kataxulora, hurrengo urtera arte
Ohikoak ez badira izan ere, giro ezin hobean amaitu dira Oiartzungo ihoteak
GOIZARIN
Martes, 22 de febrero 2022, 00:12
Intxixu eta Basandreak Aiako Harritik Doneztebe plazara jaitsi bezala, berriz ere itzuli dira Kataxulora, euren gordelekura. Sorginek, berriz, gure artean jarraituko dute urtean zehar ... herrian bizi baitira, herritarrak bere edabeekin lagunduz.
Publicidad
Bizi den egoerak aginduta, aurtengo Ihoteak bereziak izanagatik «mundialak» izan direla ezin uka. Doneztebe plaza mukuru bete zen bai ostiralean baita igande arratsaldean ere. Kuestazioan ere inoiz baino talde ederragoak ibili dira puskak biltzen eta auzoetako bazterrak alaitzen.
Goiz goizetik hasi zen festa igandean. Lartaungo txistulariak ibili ziren Diana jotzen, herritarrak esnatzeko asmoz. Gero, Intxixuak, Basandreak eta Sorginak izan ziren protagonista. Auzoz auzo ibili ziren bazterrak aztoratzen, bihurrikeriak egiten, festa eta kolorea barreiatzen.
Iluntzean, berriz, agurtu ziren Intxixu, Basandre eta Sorginak hurrengo urtera arte, batzuk Kataxuloko bidea hartuz, azkenak herritarren artean nahasiz.
Ihote taldea arrunt gustura
Arrunt pozik dago Iyote taldea aurtengo jai bereziarekin. «Herritarrek gogo handiz zeuden Ihoteen zain, zahar, gazte nahiz haur. Eta izugarri nabaritu da hiru egunetan», dio Ane Badiola antolatzaileak. «Egia da haurrak oso urduri zeudela ostiralean. Igande gauean, berriz, oso emozionatuta zeuden. Eta haiekin batera gu ere hala egin gara. Eta bizipen horiek asko bete gaituzte», gaineratu du. Izan ere, hainbat eta hainbat oso hunkituta ikus zitezkeen igande gauean. «Aurtengoa desberdina izan da, baina gozatua hartu dugula ezin da uka», aitortu du Badiolak.
Publicidad
«Aipagarriena, dena dela, Kuestazioarena da. Aurten marka guztiak apurtu ditugu eta larunbatean 1.000 lagun inguru ibili gara zortzi auzoetan», azpimarratu du. «Gero eta indar handiagoa hartzen ari den festa da, herri guztiak parte hartzen du, gainera».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión