Barraketako musika hautatzeko aukera edukiko dute gaztetxoek

Xanistebanetan Elizalde Herri eskolako patioan jartzen dira barrakak. / GARAÑO
Xanistebanetan Elizalde Herri eskolako patioan jartzen dira barrakak. / GARAÑO

Proposamenak uztailaren 16a arte jasoko dira internet bidez

GARAÑO OIARTZUN.

Xanistebanetan, gazteen barraketan entzungo den musika proposatzeko deia egin diete 12 eta 18 urte bitarteko gazteei. Aurten, gaztetxoen gustuko zerrenda bat osatzea izango da asmoa eta, horretarako, haien gogoko abesti batzuk proposatu beharko dituzte. Proposamenak egiten dituztenek barraketarako fitxak lor ditzakete. Izan ere, parte hartzaileen artean fitxak zozketatuko ditu Udalak. Gazte bakoitzak 10 abesti proposatu ditzake baina horietako 8 gutxienez euskaraz izan beharko dira. Hau da, erderaz gehienez 2 izan daitezke.

Oiartzunen euskara sustatzeko egitasmoaren barruan sartzen da ekimen hau. Xanistebanetan gazteek denbora asko pasatzen dute barraketan eta Oiartzungo Udalak aukera ikusi du aisialdian euskararen erabileran eragiteko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos