Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Sormena eta ekintzailetza bultzatu nahi dute jardunaldiek. GOIZARIN
Bakarkako eta elkarrekiko ekintzailetzan jardunaldiak  eta tailer inspiratzaileak

Bakarkako eta elkarrekiko ekintzailetzan jardunaldiak eta tailer inspiratzaileak

Industria sortzaileen eremuan enpresa edo pertsona ekintzaileek hitzordua dute hurrengo martxoaren 14an Oiartzunen

GOIZARIN

Martes, 19 de febrero 2019, 00:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hurrengo martxoaren 14an Oiartzungo Manuel Lekuona liburutegian, goizeko 09:00etatik 11:00etara, doako jardunaldi inspiratzailea egingo da eta industria sortzaileei erreparatuko die. Iker Izulain Arbonies & Asociados konpainian estrategia -eta berrikuntza- aholkulariaren partaidetza izango du. Nolanahi ere, berak eskarmentu handia du ekintzailetza-prozesuetan.

Jardunaldian honakoak izango dira: Idoia Lizeaga bitxigile eta lore-saltzailea, Habian! inkubagailukoa; Mirokutana eta Frangoak, ikus-en-tzunezkoen ekoizpen enpresak, kokapen berekoak; eta Mendi Urruzuno argazkilaria. Horiek guztiak, industria sortzaileen sektorean ekin-tzailetzaren eta elkarrekiko ekin-tzailetzaren txinparta pizten saiatuko dira. Gero, martxoaren 21ean, jardunaldian egon diren pertsonek beren ekintzailetzari edo elkarrekiko ekintzailetzari buruzko ideia edo proiektuarekin aurrera jarraitu nahi badute, tailerra bitarteko, ekintzara pasako dira. Ekintzailetzaren inguruko tailer praktiko horretan ekintzailetzaren bidea hasiko dute JUMP! proiektuen bizkortze-metodologiaz baliaturik 'ekinez'. Banaka eta taldean, jardunaldian aurkeztutako esperientzietan oinarrituta, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonen edo enpresen ideiak jaso eta landuko dira, baita negozio-ereduak edo negozio-logikak definitu eta gap nagusiak identifikatu ere.

Inspiratzaileak

Espiritu ekintzailea duten pertsonak eta enpresak bilatzen ditu Oarsoaldean ekiteko. Jada ideiak dituzten pertsonentzat, Inspiraekintzaileak azken bultzada eman nahi die garatzen ausartzeko. Enpresei hedapen-aukera gehiago eta kudeaketa, harreman eta elkar ekintzaren modu desberdinak ikusteko aukera eskaintzen die. Espiritua izanik, berariaz ekimenak ez dituzten pertsona eta enpresei, ordea, ekitea edo elkar jardutea inspiratzen die.

Jardunaldi eta tailer horietan parte hartzeko programaren web orrian sartu behar da (www.inspiraekintzaileak.com) eta bertan proiektuari buruzko informazioa aurkituko du interesatuak. Horrez gain, parte hartu nahi den jardunaldi eta tailerretan izena emateko aukera dago.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios