Badatoz Gurutzeko festak

GARAÑO OIARTZUN.

Asteburu honetan izango dira Gurutzeko festak eta egitarau oparoa antolatu dute auzotarrek. Ostiralean, hilak 14, arratsaldeko 19:45ean festari hasiera emango diote suziriak jaurtiz. Ondoren, enkartelada izango da auzoan barrena.

Gaueko 21:00etan kantu afari herrikoia egingo dute, eta norberak ekarri beharko du bakoitzaren afaria. Egunari amaiera emateko XXXIX. Truk Txapelketa izango da gaueko 22:00etan Bizardia elkartean.

Larunbatean IX. Tortila txapelketarekin hasiko da festa berriro ere eguerdiko 12:00etan. Arratsaldean, berriz, pin-pon txapelketa, haur jolasak eta txokolatada izango dira txikien gozamenerako. Jarraian, buruhandiak irtengo dira auzoan. Ilunabarrean bertan bokata goxoak afaltzeko aukera egongo da eta horren ostean, antzerki gaua: Zinema paradise (Txiribuelta) eta Hozkailua (Artedrama). Igandean, izango da azken eguna eta egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizean goiz hasiko dira auzoa alaitzen goiz eresiarekin 9:00etan. 10:30tan meza nagusia izango da eta horren ostean, pilota partidak. Dultzaineroan txanda izango da eguerdiko 12:00etan eta 13:00etan toka txapelketa. Bertso bazkari mundiala ere izango da nahi duenarentzat. Bertan Jon Martin eta Ander Lizarralde egongo dira. Arratsaldean jarraituko du festak eta 17:30etan lehiaketa izango da: 'Mazka ittea' karretilakin. Ondoren, 18:30tan Gorriti show-a bere poni eta zezen txikiekin. Festei amaiera emateko zezen suzkoa egongo da 20:30ean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos