V. Azkue Memoriala egingo dute Oiartzunen

V. Azkue Memorialaren aurkezpena herriko organoaren ondoan.  /
V. Azkue Memorialaren aurkezpena herriko organoaren ondoan.

GARAÑO OIARTZUN.

Soinuenea Herri Musika Txokoak antolatuta bosgarren aldiz egingo dute Azkue Memoriala eta aurtengoan Irunen eta Oiartzunen egingo dute. Hain zuen ere, larunbat arratsaldean izango da Oiartzungo kontzertua Done Eztebe parrokian. Eta Irungoa, ordea, igande arratsaldean Junkaleko Andra Mariaren parrokian.

Formatu bera izango dute bi ekitaldiek eta baita ordutegi antzekoa ere; Irunen ordubete lehenago hasiko da egitaraua. Oiartzungoan, 19:15ean mahai-ingurua izango da eta organoaren inguruko gaiei buruz hitz egingo dute. Gainera, zinemaz ere hitz egingo dute. Horren ostean, iluntzeko 20:00etan izango da kontzertua. Bertan, L'etroit mosquetaire filma proiektatuko dute. Filmea Dumasen Hiru mosketariak eleberrian oinarrituta dago eta mutua da Mende hasierako filme honek (1922) guztira 55 minutu irauten du eta Max Linderrek zuzentzen du.

Filmea proiektatzen ari diren bitartean organoarekin ere musika inprobisatua eskainiko dute. Horrela, garai bateko zinema aretoetako egoera antzekoa kopiatuz. Organoan Vincent Thevenaz egongo da eta inprobisazioan oinarrituko du bere emanaldia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos