Azken minutuan galdu egin du OKE-ko Ohorezko Erregional taldeak Mastegi zelaian

GOIZARIN OIARTZUN.

OKE-ko Ohorezko Erregional taldeak Beti Gazteren aurka jokatu zuen 29. jardunaldiari zegokion partida, Maistegi futbol zelaian. Lehendabiziko zatian oso partida orekatua izan zen eta zelai erdian jokatu zen bereziki. Bigarrenean, oiartzuarrak indartsuago irten ziren zelaira. Nolanahi ere, etxekoak ez zeuden barkatzeko eta oso jokaldi politak ikusi ziren Lesakako zelaian, baina inork ez zuen tantoa gauzatzen. Azkenean, hutsean amaituko zela uste zenean iritsi zen etxekoen errematea falta bat sakatzerakoan. Hortaz, oiartzuarrak esku hutsik itzuli ziren etxera.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Auzmendik: Andoni Uruzola, Jon Mikel Mitxelena, Urko Etxeberria (Beñat Salazar, 76. m.), Eñaut Loperena, Dani Beamount (Imanol Marin, 77. m.), Pablo del Pozo, Eñaut Fernandez, Mikel Bengoetxea (Iosu Iribarren, 59. m.), Mikel de Alba, Iñigo Gonzalez (Xabier Lapazaran, 59. m.) eta Beñat Izagirre (Ander Gonzalez, 76. m.).

Oiartzungo mutilek Elgoibar taldearen aurka jokatuko dute hurrengo partida Ugaldetxon. Elgoibartarrek, aurreko asteburuan, Real Unionen aurka 1-2 galdu egin zuten eta hamalaugarren tokian daude; oiartzuarrak zortzigarren posturaino jaitsi dira azken bi porrotak jasan ondoren. Larunbatean, etxekoentzat partida txukun bat eskaintzen saiatuko dira Oiartzungo gazteak, 15:30ean.