Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Xabier Zapirain haren emazteari Luisa Ruizekin. GOIZARIN
Azken agurra Xabier Zapirain Arbide sukaldariari

Azken agurra Xabier Zapirain Arbide sukaldariari

Atzo egin ziren haren aldeko hileta elizkizunak; San Esteban eliza mukuru bete zen azken agurra emateko

GOIZARIN

OIARTZUN.

Martes, 15 de enero 2019, 00:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Xabier Zapirain Arbide jaunari azken agurra eman zioten atzo arratsaldean ehunka lagunek. Haren familia eta gertukoez gain, herriko agintariak eta herritarrak bildu ziren San Esteban parrokian azken agurra emateko.

Xabier Zapirain Arbide sukaldariak 50 urtez lan egin zuen Guru-tze Berri jatetxean. Bere sukaldetatik gaur egun jatetxe propioa daukaten makina sukaldari igaro ziren. Hitz gutxiko gizona, langile borrokatua zen oiartzuarra. Festa zer zen ez zekiela esaten zuen, beti lanean ibili zelako.

Elizalde auzoko Estanko etxean jaioa, sukaldari lanetan etxeko tabernan hasi zen, gaur egungo Miren tabernan. Gero, Donostiara joan zen ikastera, sukaldari izateko ametsa betetzera. Azaldegi jatetxean hasi zen lanean hamazazpi urte zituela. Mirakontxan zegoen kokatuta, garai hartako jatetxerik ospetsuena izango zen. Orduan ez zegoen eskolarik, sukaldean eginez ikasten baitzen.

Soldaduska amaitu ondoren, Madrilera joateko asmoa bazuen ere, Londresera abiatu zen. Britainia Handiko hiriburuan Martinez jatetxean hasi zen lanean. Gero, beste batzuk ere ezagutu zituen: Le Caprice jatetxea, Empress jatetxea, Le Coq d´or jatetxea, Hilton jatetxea... Londreseko jatetxe onenak ziren, oso leku bereziak.

Eta azken urratsa etxe ondoan eman zuen, Gurutze-Berri jatetxea hartu baitzuen, 1966an. 50 urtez lanean serio aritu zen Zapirain Gurutze auzoko jatetxean, 70-80-90 hamarkadetan.

Sukaldaritza berriaren bultzatzaileetako bat izan zen Xabier Zapirain, Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Tatus Fombellida, Ramon Roteta, Luis Irizar, Jose Juan Castillo... sukaldariekin batera.

Goian bego, Xabier Zapirain.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios