Auzo guztietan batzartu dira Oiartzungo Udala eta bizilagunak

Iturriozko auzo batzarrean elkartutako kideak. /  GARAÑO
Iturriozko auzo batzarrean elkartutako kideak. / GARAÑO

134 herritarrek hartu dute parte antolatutako saioetan

GARAÑO OIARTZUN.

Atzo bukatu ziren aurtengo auzo batzarrak. Herriko zortzi auzoetako bizilagunekin elkartu da Gobernu Taldea. 134 herritarrek hartu dute parte antolatutako saioetan (%51,49 emakumeak eta %48,51 gizonak), eta horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkie Udalak izandako jarrera parte-hartzaile eta eraikitzailearengatik.

Udalak 2019ko aurrekontu proposamena erakusteko aukera izan du, baita legegintzaldiko balorazio orokorra partekatzekoa ere. Era berean, auzoetan egindako lanen errepasoa egin, hurrengo egitasmoak partekatu eta auzotarren iritziak, eskaerak... jasotzeko tartea izan da saio guztietan. Auzo batzar guztietako aktak www.oiartzun.eus webguneko Udala saileko Auzoak atalean daude irakurgai. Udalak auzoetan egin duen aurkezpen orokorra ere bertan dute interesa duten oiartzuarrek.

Parte-hartze saioekin bukatzeko, datorren ostegunean (hilak 18) herriko gazteekin bilduko da Udala, Oiartzungo gazteek dituzten kezkak, beharrak eta proposamenak entzuteko. Horrez gain, 2019ko aurrekontuak ere aurkeztuko dizkiete

Luntx ttiki baten bueltan izango da saioa 19:30ean Kataxulo gaztetxian. Formatu dinamikoa izango du eta saioa irekia da.

Besteak beste, Udalak herriko gazteen esku utziko du 2019ko aurrekontuetan Gazte Politikako 5.000 euro zertara bideratu erabakitzeko aukera.

Iaz Udalak eta gazteen arteko ba-tzarra oso esperientzia positiboa izan zen Udalarentzat, eta bildu ziren gazteek ere positiboki baloratu zuten saioa. Hori dela eta, berriz ere gazteei biltzea proposatu nahi die Udalak, udalgintzan eta herrigin-tzan gazte perspektiba txertatzea ezinbestekoa baita.

 

Fotos

Vídeos