Auzo batzarrak urriaren 1etik 8ra izango dira

Gobernu Taldeko kideek batzarretako deialdia egin zuten. /  GARAÑO
Gobernu Taldeko kideek batzarretako deialdia egin zuten. / GARAÑO

2019ko aurrekontua, balorazio orokorra eta auzoak berak izango dituzte hizpide

GARAÑO OIARTZUN.

Urriaren 1etik 8ra, batzarrak izango dira herriko zortzi auzoetan. Landuko diren gaiak 2019ko aurrekontuak, balorazio orokorra eta auzoaren egoera izango dira.

Udalak auzotarrak batzarretan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, herriko egoeraren jabe lehen eskutik izateko aukeraz gain, auzoetan egiten diren hobekuntza eta ekintza gehienak batzar hauetatik etortzen baitira.

Batzar guztiak 19:30ean hasiko dira. Altzibar eta Ugaldetxoko auzotarrei adi egoteko eskatu nahi zaie, biltzeko tokiak aldatu baitira aurten: Altzibarkoak Olatxo auzo lokalean (Olalde) eta Ugaldetxokoak, eskoletan.

Gazteekin, saio berezia

Iaz, gazteekin saio berezia antolatu zuen Udalak. Iazko esperien-tzia positiboa baloratuta, aurten ere gisako saio bat egingo du. Urriaren 18an (osteguna) izango da saio hau gaztetxean (19:30ean).

Saioak formatu dinamikoa izango du. Datu orokor nagusiak eman ondoren, gazteen arloari buruz arituko dira. Besteak beste, 2019an gazte politikara bideratuko diren 5.000 euro zertara bideratu erabakiko dute batzarrean elkartzen diren gazteek.

Honakoa da batzarren egutegia:

Altzibar: Urriak 4, osteguna, Olatxo auzo lokalean.

Arragua: Urriak 1, astelehena, frontoi ondoko lokalean.

Elizalde: Urriak 8, astelehena, Manuel Lekuona bibliotekan.

Ergoien: Urriak 8, astelehena, Auzokalte elkartean.

Gurutze: Urriak 2, asteartea, Bizardia Elkartean.

Iturriotz: Urriak 1, astelehena, auzo lokalean.

Karrika: Urriak 3, asteazkena, Artaso Elkartean.

Ugaldetxo: Urriak 2, asteartea, eskoletan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos