Autodefentsa ikastaroa antolatu du Udaleko Feminismo sailak

GOIZARIN OIARTZUN.

iAutodefentsa ikastaroa izango da hilaren 18an (larunbata) Maitena Monroy fisioterapeuta eta ekintzaile feministaren eskutik. 14 urtez goitiko edozein emakumek parte hartu dezake saioan. Zortzi orduko tailerra izango da, elebitan, 10:00etatik 19:30era, eguerdian atseden tartearekin.

Tailerra dohainik izango da, baina aurretik izena eman beharko da, udaletxean edo on-line( labur.eus/s5OC8) tokia mugatua delako -20 lagun-. Izena emateko azkeneko eguna hilaren 16a (osteguna) izango da.

Horrez gain, hilaren 20n (astelehena) 'En femme' dokumentala emango da, udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Horren ondoren, Alba Barbé i Serra filmaren zuzendariarekin tertulia izango da (gazteleraz). Maiatzaren 19a Gay-les-trans Despatologizazioaren Nazioarteko Eguna da. Horren harira, Bartzelonako cross-dresser mugimenduari buruzko dokumental hori aurkeztuko da herrian.