Autobus zerbitzua Alderdi Egunera joateko

GOIZARINOIARTZUN.

Datorren igandean, hilak 29, EAJ-PNVk Alderdi Eguna ospatuko du Forondan. «Egun osorako ekitaldiak izango dira bertan, eta alderdikideei eta gainerako jarraitzaileei ere bertara joateko deia luzatzen diegu, alderdiaren festa handi honetara», gonbidapena luzatu dute Oiartzungo EAJ-PNVko kideek. Bertaratzeko, autobus zerbitzua antolatu dute Oarsoaldekoentzat eta irailaren 29an bertan, 9:00etan irtengo da Errenteriko Zumardian dagoen autobus geltokitik (lehen batzokia zegoen tokiaren paretik). «Interesatuek Errenteriako batzokira deitu beharko dute: 943 00 25 09», argitu dute.