Aurtengoan ere, FIE programa berritzailea Haurtzaron

GOIZARINOIARTZUN.

Haurtzaro ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleak FIE (Fortnight Immersion in english) proiektuan murgildu dira ikasturte hasieran. Proiektu berritzailea 2016an jarri zuten martxan herriko ikastolan. «Ingeles irakaskuntzan, 5. mailan metodologia-aldaketa nabarmena gertatzen da. Ipuinak lantzetik proiektuekin lan egitera pasatzen baita», argitu du Eva Moreno Haurtzaroko ingeleseko irakasleak.

Hamabostaldiko murgilketan, jatorriz natiboak diren lau ingeles-irakasle aritu dira ikasleekin era ludiko batean lanean jardunaldi osoan zehar: Gillian Connon (eskoziarra), Mike Green eta Hannah David (Ingalaterrakoak) eta Christo Gilbert (Zelanda Berrikoa). Hortaz, hamar urteko ikasle guztiek irakasle natiboek ingelesa modu formal eta ez formalean lantzeko aukera izan dute.