Aurtengo xanistebanak Fabian Iraolaren kartelak iragarriko ditu

Xanistebanak iragarriko dituen kartela. /  GOIZARIN
Xanistebanak iragarriko dituen kartela. / GOIZARIN

GOIZARINOIARTZUN.

Aurtengo xanistebanak Fabian Iraolaren kartelak iragarriko ditu, Festa Batzordeko ordezkariek osatutako epaimahaiak aurreko asteazkenean hala erabaki zuelako. Aurten, 25 kartel aurkeztu dira lehiaketara.

Festa Batzordeko kide diren talde hauetako ordezkariek hartu zuten parte epaimahaian: Aldeguna elkartea; Ardi Latxa elkartea; Artaso elkartea; Arraztalo; Auzokalte elkartea; Elizalde Herri Eskola; Ernai; Esku Garbia elkartea; Girizia Pala saila; Gure Esku Dago; Haurtzaro Atletismo Taldea; Haurtzaro Ikastola; HELTA; Ibargain elkartea; Ibargain Musika Eskola; Lartaungo txistulariak; Mindara; Oiartzungo Feministen Asanblada; Oihartzun Guk; Olarri eta Txost.

Kartel saritua Fabian Iraola Poirottek aurkeztutakoa izan da. Bestalde, oiartzuar onenaren saria Eneko Salaberria Gonzálezentzat izan da. Akzesitak June June San Sebastian Sein eta Naiara Mitxelena Etxebeste eraman dituzte. Azkenik, 100TZE Sormen Espazioko beka: Iker Dacosta Oiartzabal eta Mattin Etxebeste Sanzberrorentzat izan dira.