Aurten ere, eskertza bazkaria egin dute iturrioztarrek

Auzotarrak giro ederrean bazkaltzen. / GARAÑO
Auzotarrak giro ederrean bazkaltzen. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Urtero, Iturriozko bizilagunek bazkari paregabe batez gozatzeko aukera izaten dute, aurtengoa, pasa den larunbatean. Iturriozko Jai Batzordeak eskaintzen du, auzoko jaietan lanean ibili diren guztiei. Horrela, bokatagileak, oholtza muntatzen ibili zirenak, nahiz azokaren antolatzaileak, elkartu ziren Ugaldetxoko Esnoiz jatetxean. Jai Batzordekoen iritziz, Iturriozko Santiyuak ezinezkoak izango liratezke auzotarren parte hartzerik gabe eta hori eskertzeko asmoz egiten dute bazkaria. Auzotar bolondres asko ibiltzen dira uztailaren amaieran izaten diren festa hauetan, eta giro bikaina ziurtatua dago.

Bapo bazkaldu ondoren, zenbait opari zozketatu ziren bertaratu zirenen artean. Denek jaietarako indarrak hartuta eta kontent itzuli ziren etxera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos