Borrar
Adin ezberdinetakoek hartzen dute parte ikastaroetan. E. GARTZIA
Auntxa Trikitxa Eskolako izen ematea zabalik

Auntxa Trikitxa Eskolako izen ematea zabalik

Aurten ere trikitixa edo panderoa ikasteko aukera egongo da

GARAÑO

OIARTZUN.

Jueves, 6 de septiembre 2018, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtero bezala, aurtengo ikasturtean ere trikitixa eta pandero klaseak eskainiko dira Elizalde Herri Eskolan. Auntxa Trikitixa Eskolari esker, edonork izango du bi instrumentu horiek ikasteko aukera, eta antolatzaileek gogorarazi duten bezala, 5-6 urte bitartetik aurrerako edonork eman dezake izena, izan haur zein heldu. Klaseak astean behin eta ordubetekoak izango dira, baina hauez gain taldekako saio bereziak ere egongo dira urtean zehar izaten diren saio zein ikuskizunak prestatu ahal izateko. Irakasteko garaian metodologia ezberdinak erabiltzen ditu taldeak: zenbakien bidezkoa, aurrez-aurrekoa, solfeoaren bidezkoa...

Informazioa gehiagorako edo izen-emateko Elizalde Herri Eskolan egoten dira astearte arratsaldetan edo telefono zenbaki hauetara deitu daiteke: 943 618839 edo 615790510.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios