Atzo hasi zen Kuadrillategi 176 gaztetxorekin

Atzo eman zioten hasiera herriko hainbat gaztek aurtengo Kuadrillategi egitasmoari. /  GARAÑO
Atzo eman zioten hasiera herriko hainbat gaztek aurtengo Kuadrillategi egitasmoari. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Atzo arratsaldean elkartu ziren lehen aldiz aurtengo Kuadrillategiko kideak Landetxeko plazan. Hala ere, aurten berrikuntza bezala Elorsoro ere erabiliko dutela aipatu dute. Iraila bukaeran aurkezpen-merendola egin zuten eta giro ederrean bildu ziren. Ikasturte honetan, DBH 1. eta DBH2. mailetako 176 ikaslek parte hartuko dute aisialdian euskararen erabilera sustatzeko egitasmoan.

Kopuru handia dela eta, DBH 1. mailako ikasleak bi taldetan banatuko dira. Nahiz eta atzoko saioa denek Landetxen egin zuten, gero, erdiak Kataxulo gaztetxian bilduko dira eta beste erdiak, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan (ostiralero, 17:00etatik 19:00etara). Taldeak ez dira finkoak izango gaztetxo guztiek elkarrekin egoteko aukera izan dezaten. DBH 2. mailakoak Kataxulon elkartuko dira, 19:30etik aurrera.

Hezitzaile lanetan herriko sei gazte ariko dira: Ines Dehesa, Alazne Etxeberria, Itsaso Markos, Ugaitz Susperregi, Garazi Urdanpileta eta Iker Urritegi.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos